Epaileak Elx Bigarren Mailara jaitsiarazi du

Epaileak Elx Bigarren Mailara jaitsiarazi du
2015/06/05 00:00
eta kitto!

LFP-ko epaileak Bigarren Mailara jaitsiarazi du Elx, gaur goizean prentsa ohar baten bitartez aditzera eman duenez. Gauzak horrela, Eibar foball taldeak Lehen Mailara igoko luke. Hala ere, ia ziurtzat ematen dute Elx epaitegietara joango dela erabakiaren aurka egiteko. Uztailak 31 da Ligan izena emateko azken eguna. Gaur 13.00ean Alex Aranzabal klubeko presidenteak honi buruz berba egiteko prentsaurrekoa emango du Ipuruan.