Eraberritze eta Birgaitze azoka barixakuan ere zabalduko dute

Eraberritze eta Birgaitze azoka barixakuan ere zabalduko dute
2014/11/27 00:00
eta kitto!

Gaur (eguena, hilak 27) Untzagako karpan zabaldu duten I. Eraberritze eta Birgaitze Azoka bihar arratsaldean ere zabalik egongo da, 17.00etatik 21.00etara. Azokan eraikuntzaren sektoreari lotutako enpresa hauek daude, euren eskaintza ezagutzera ematen: Ainara Vesga arkitektoa, AJT Zihurtasuna, Argitel elektrizitatea, Arkigreen arkitektoak, Beltran igogailu eta montakargak, Bosark arkitektoak, Fran dekorazioak, Desvan dekorazioa, Dicorges, Dinitel 2000, Emankor taldea, Epoca-Goro sukaldeak, Estudio 1964, Industrias ITTE, JG arkitektoak, LIL Loren Ibazeta Lapeyra, Aperribay marmoleria, Mikel Elorza interiorismoa, Ulmar eraikuntza metalikoak, Usobiaga&Otermin arkitektoak, CIP (Centro de Iniciacion Profesional) eta Debegesa.