Eraikinaren Ikuskapen Teknikoari buruzko hitzaldia
2016/03/01
15:38
eta kitto!
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak, udalaren eta Debegesaren laguntzarekin, hitzaldia antolatu du biharko (eguaztenerako), Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa (EIT) delakoari buruzko informazioa ezagutzera emateko. Hitzaldia Portalean (areto nagusian) izango da, 19:00etan hasita. Judith Ubarrechena Iribarren arkitektoak 40 bat minutuko hitzaldia emango du eta, jarraian, eztabaidarako tartea zabalduko dute, sor daitezkeen galderak argitzeko. Antolatzaileek diotenez, bizilagun elkarteentzat bereziki interesekoa izango da.