Erakusketa berria zabalduko dute gaur museoan

Erakusketa berria zabalduko dute gaur museoan
2014/11/27 00:00
eta kitto!

Gaur arratsaldean (eguena, hilak 27), 19.30etan inauguratuko dute "Eibar Industriala 2014" aldi baterako erakusketa Armagintzaren Museoan. Jendea erakartzeko asmoz, abenduaren 7ra arte ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte eta, beraz, bisitariek ez dute sarrerarik ordainduko. XXI. mendeari eskainitako aretoan ikusgai dagoen erakusketa 2015. urteko martxoaren 29ra arte egongo da zabalik, eguaztenetik zapatura 16.00etatik 20.00etara eta domeketan, berriz, 10.00etatik 13.00era. Bestalde, datorren asteko eguenean (abenduaren 4an) Santa Barbara armaginen patroiaren eguna izango dela eta, 19.00etatik aurrera Diego Godoy "Choy" armaginari omenaldia egingo diote museoan.