Erdigunea itxiko dute ‘Cuerpo escombro’ pelikula grabatzeko

Dani Rovira, Ernesto Sevilla eta ‘El Langui’ dira filmeko aktoreetako batzuk
Erdigunea itxiko dute ‘Cuerpo escombro’ pelikula grabatzeko
2024/02/21 10:04
eta kitto!

Untzaga plaza plato bihurtuko da gaur arratsaldetik bihar goizera arte. Izan ere, ‘Cuerpo escombro’ pelikula grabatuko da bertan 17:00etatik 05:00etara, Dani Rovira, Ernesto Sevilla eta ‘El Langui’ protagonista dituen umorezko filma. Antonio Resines, Cassandra Ciangherotti, Omar Chaparro, Tito Valverde eta Leo Harlem dira beste aktoreetako batzuk.

Curro Velazquezek zuzentzen duen Morena Films ekoiztetxearen pelikula Bilbon grabatu dute azken asteotan, eta astebete besterik ez zaie falta grabaketarekin amaitzeko. Horrela, gurera joko dute falta diren azken grabazio batzuk egitera.

Diario Vascok adierazi duenez, Untzagako plazan grabatzeaz gain, inguruko arkupeetan ere grabazioak egingo dituzte, horrela jakinarazi dietelako tabernariei.

 

Desgaitasuna umorez landuz

Campeones’ eta ‘Campeonex’ pelikulekin arrakasta lortu ondoren, Morena Filmsek desgaitasuna duten pertsonetan jartzen du arreta berriz ere, euren egunerokoa umore kutsuarekin islatuz.

Pelikularen sinopsiak honakoa dio: “lana lortzeko arazoekin eta Fermin anaiak nahastuta, desgaitasuna duen pertsonaren plantak egiten ditu Javik, baina zaila egiten zaio garun-paralisia duen pertsonaren itxurak egitea, batez ere bere nagusiaren eta bere artea amodioa sortzen denean”. Hortik abiatuz, momentu dibertigarriak sortzen dira, “inor mindu barik”.

 

Figurante bila

Morena Films ekoiztetxeko lagunak figurante bila ibili dira gaur eta bihar Eibarren grabatuko diren eszenetarako, eta hemen jaso daiteke horren inguruko informazio gehiago.

El Langui da pelikulako protagonistetako bat.