Erlojuak aurreratu beharko ditugu, udako ordutegiarekin bat egiteko
2013/03/27
00:00
eta kitto!
Martxoko azken domekan (hilaren 31n) udako ordutegia sartuko da indarrean. Beraz, bihar zapatutik domekarako goizaldeko 02.00ak ailegatzean, erloju guztiak ordubete aurreratu egin beharko ditugu, 03.00etaraino. Ofizialki ordubete gutxiago izango du domekak. Horrela, agur esango diogu orain arte indarrean izan den neguko ordutegiari. Udako ordutegi berriak urriaren 27ra arte iraungo du; egun horretan negukoa jarriko da berriro indarrean.