Ermuko Duatloia bertan behera laga dute

Ermuko Duatloia bertan behera laga dute
2015/02/06 00:00
eta kitto!

Ermuko Ostots Triatloi Klubak gaur (barixakua, hilak 6) aditzera eman duenez, bihar egitekoa zen Ermuko VI. Sprint Duatloia bertan behera lagatzeko erabakia hartu dute, eguraldiari lotutako arazoak saihesteko: "Errepideen egoera ez da ekitaldirako egokia eta ez dugu nahi inork, ez korrikalari ezta boluntarioek, inolako arriskurik izatea". Parte hartzeko izena eman dutenei dirua osorik bueltatuko zaie. Bestalde, antolatzaileak proba egiteko beste egun baten bila dabiltzala eman dute aditzera.