Eroskik Israelgo produktuak kentzea lortu du Eibar Palestina taldeak

Neurri hori hartzen duen herriko bigarren komertzioa da Douglas-en ondoren
Eroskik Israelgo produktuak kentzea lortu du Eibar Palestina taldeak
2025/02/13 13:20
eta kitto!

Eibar Palestina taldeak Israelen egindako produktuen aurkako boikot kanpainarekin (BDS) jarraitzen du eta bihar Eroski supermerkatuan kontzentrazioa egiteko asmoa zuten, bertan Israelen egindako produktuak dituztelako (hala nola, datilak, kakahueteak eta oilasko-hegoak). Atzo iluntzean, ostera, supermerkatuak produktu horiek kentzea lortu dutela jakinarazi ziguten.

Ez da horrelako ekintza bat herrian egiten duten lehen aldia, Douglas-en ere antzeko zerbait egin zutelako eta han ere Israelgo produktuak kentzea lortu zutelako.