Errebal kalea itxita egongo da abuztuaren 5etik 9ra
Ibilgailuek San Agustin, Bidebarrieta eta Julian Etxebarria kaleetatik joan beharko dute.
2024/07/24
11:27
eta kitto!
Errebal kaleko galtzadan, 5 eta 14 zenbakien artean, egin behar dituzten lanak direla eta, kale hori ibilgailuentzat itxita egongo da abuztuaren 5etik (astelehena) abuztuaren 9ra (ostirala).
Bizkaiko noranzkoan zirkulatu nahi duten ibilgailuek San Agustin, Bidebarrieta eta Julian Etxebarria kaleetatik joan beharko dute.