Errebal kaleko galtzadan gaur hasi dituzten lanek trafikoan aldaketak eragingo dituzte zapatura arte
2021/02/16
13:01
eta kitto!
Gaur hasi dituzte inprimatze-lanak Errebal kaleko galtzadan eta, asfaltatze-lanak direla eta, kale hori gaur (martitzena, hilak 16) eta bihar (eguaztena, hilak 17) gauean itxi egingo dute ibilgailuentzat, 22:00etatik hurrengo eguneko 06:00etara.
Horrez gain, Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, otsailaren 20an (zapatuan) amaituko dituzten lanak egin bitartean, hainbat egunetan kalearen zati hori itxita egongo da eta, beraz, trafikoari eragingo dioten aldaketak egongo dira: Bilborako noranzkoan doazen ibilgailuak San Agustin kaletik desbideratuko dira eta, ondoren, eskuinera egingo dute, Bidebarrieta eta Julian Etxeberria kaleetara joateko. Kaleak bi noranzko zirkulaziorako geratuko direnez, Bidebarrieta kalearen zati horretan trafikoa semaforo bidez arautuko da. Ibilgailuek bira errezago egiteko, toki batzuetan ezin izango da aparkatu. Eta, horrez gain, Julian Etxebarria kaleko autobus geltokiaren gunea San Agustin kalera, tokiz aldatuko dute.