Errebal Plazian hutsik geratu diren bi saltokiak eta taberna-kafetegia lizitazioa atera dira
2021/09/30
09:20
eta kitto!
Uztailean esleitu gabe geratu ziren Errebal Plaziaren fruta-barazkien eta harategi-urdaitegiaren saltokiak lizitaziora atera dira berriz ere. Baldintza-agiri berrietan ez da zehazten zer jarduera egin ahalko den saltokietan, eta aukera ematen da erabilera librekoak izateko. Hori bai, muga batzuekin eta betiere azokaren ezaugarriekin, espirituarekin eta helburuekin bat etortzen badira, eta saldu nahi diren produktuak beste saltokietan eskainitakoen osagarriak badira.
Lizitazio-prozesu berri honetan taberna-kafetegiaren esleipena eta ustiapena ere lehiaketara atera da. Saltoki horrek 28,55 metro koadroko azalera erabilgarria du, eta horri gehitu behar zaizkio sukaldearen 16,90 metro eta biltegiaren 18,55 metroak.
Eskaintzak aurkezteko epea irekita dago eta azaroaren 8an (hau barne) amaituko da. Interesdunek beren eskaintzak elektronikoki aurkeztu ahal izango dituzte, edo aurrez aurre Pegorako bulegoetan, gaurtik hasi eta azaroaren 8ra arte (egun hori barne). Informazioa eta zehaztapen teknikoak eskuragai daude Euskadiko Kontratazio Publikoaren Plataforman (www.contratación.euskadi.eus), eta erabiltzaileentzako telefonoa 945016298 da.
Orain lizitaziora atera diren hiru saltokien ezaugarriak errazago ezagutzeko, aurreko lizitazio-prozesuan egin zen bezala, interesdunek bisita egin ahal izango dute bertara. Horretarako, Eibarko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Enplegu eta Berrikuntza Sailarekin harremanetan jarri beharko dute urriaren 29a baino lehen, ekonomia@eibar.eus helbidera mezua bidalita.