Errebalen amiantoa agertu eta lurrarekin berriz estali dutela salatu dute
2020/11/12
10:45
eta kitto!
Errebal Plataformak jakinarazi duenez, Ibarkurutze eta Coliseo artean kalea konpontzeko egiten ari diren lanetan amiantodun hodiak agertu dira, lurra zulatu dutenean. Diotenez, bizilagunak horrekin konturatu zirenean Udalari jakinarazi zioten, amiantoa bertatik kentzeko, “baina euren harridurarako hodiak lehenbailehen estaltzen zituztela ikusi zuten”. Plataformako kideek salatzen dutenez, “datorren urtean edo hemendik bost, 20 urtera kalea berriz ere zulatu behar badute, orduan berriz agertuko da hor orain Udalak lurrarekin estali duen amianto hori. Orain dela urte batzuk Udalak 2028. urterako amiantoa kentzeko konpromisoa zuela kaleratu zuten prentsan, Europak hala agintzen du-eta, baina badirudi Errebal salbuespena izango dela”.