Errebalgo aparkalekua astelehen goizean itxiko dute
2016/01/30
16:10
eta kitto!
Astelehenean hasiko dira Errebalgo lanak eta, hori dela eta, goizeko 07:00etatik aurrera ezin izango da automobilik han laga. Horrekin batera, orain arte aparkalekuan egiten zen eguaztenetako azoka tokiz aldatu dute eta, datorren astetik aurrera, Txaltxa Zelaian, Juan Gisasola kale aldameneko parkean izango da.
Horrez gain, San Juan eta Bidebarrieta kaleetan, lurra seinaleztatzeko lanak egingo dituzte eta, hori dela eta, goizean ezin izango da San Juan kalean (alde bietan) aparkatu eta arratsaldean, berriz, Bidebarrieta kalean (ezkerreko alde osoan eta eskumakoan 10. eta 14. zenbakien artean) aparkatzerik ez da izango.