Errebalgo aparkalekua bihar itxita egongo da

Errebalgo aparkalekua bihar itxita egongo da
2013/04/23 00:00
eta kitto!

Bihar (eguaztena, hilak 24) Eibarko Txikiton asteroko azoka egiten den azken eguna izango da, datorren astetik aurrera merkadilloa Errebalen, aparkalekuan ipiniko dutelako eguaztenero. Hala ere, datorren asteko eguaztena (Maiatzak 1) jai eguna izatean, azoka hurrengo egunean, eguenean ipiniko dute. Aparkalekua horretarako prestatzeko beharrak, postu bakoitzerako markaketa eta hartuko duen tokia pintatzea bihar egingo dituzte eta, horregatik, ezin izango da bertan aparkatu bihar goizeko 07.00etatik aurrera.


Bestalde, bihar goizeko lehen ordutik aurrera ez da aparkatzerik izango Armagin kaleko zati batean, kanposantuan garbiketa lanak egiteko.