Errebalgo eraikina eta kultur ekipamendua enkantera atera ditu udalak

Errebalgo eraikina eta kultur ekipamendua enkantera atera ditu udalak
2015/06/08 00:00
eta kitto!

Eibarko udalak enkantera atera ditu Errebalgo funtzio anitzeko eraikina eta kultur ekipamendua egiteko beharrak, 8.276.542,84 euroko aurrekontuarekin (BEZa barne) eta eskaintzak aurkezteko epea uztailaren 14an amaituko da. Deialdiko baldintza-orrietan jasotakoaren arabera, beharrak amaitzeko epea 30 hilabetekoa izango da eta, udalak aurreikusi duenez, beharrak iraileko lehen egunetan adjudikatuko lirateke eta, beraz, ekipamendua 2018ko udaberrirako amaituta egotea espero dute. Enkantean parte hartzeko interesa duten enpresek Eibarko udalaren webgunean (www.eibar.eus) eskura ditzakete baldintza administratiboen orriak, proiektua eta behar den dokumentazio guztia, Kontratatzailearen Profila atalean.