Errebalgo gune berrirako izen eta irudi proposamenak ikusgai daude, herritarrek botoa emateko
2018/04/24
10:05
eta kitto!
Errebalen eraikiko den erabilera anitzeko gunearen izena eta irudia erabakitzeko parte-hartze prozesua abiatu du Eibarko Udalak. Eskolen arteko lehiaketaren harira sei proposamen aurkeztu dituzte ikasleek eta atzoz geroztik udaletxeko patioan ikus daitezke sei egitasmoen dosierrak eta edukiak. Apirilaren 30era arte, 16 urtetik gorako eibartarrek proposamenak ikusi eta gustoko dutenari botoa emateko aukera izango dute, Pegoran horretarako ipini duten hautestontzian bozka sartuta. Herritarren partaidetza sustatzeko, botoa ematera gerturatzen direnen artean hainbat sari zozketatuko dituzte.