Errebalgo proiektua definitzeko tailerrak datorren astean
2013/09/27
00:00
eta kitto!
Uztaila hasieran Eibarko ordezkari politiko, tekniko eta giza, ekonomia eta kultura sektoreko hainbat agenterekin egindako diagnostiko tailerrak amaituta, Errebalen inguruko parte hartzeko prozesua 3. fasean sartuko da datorren astean, Portalean egingo diren Proposamen Tailerren bidez. Tailerrak Errebalerako behin-betiko diseinua definitzeko asmoz antolatu dituzte eta, horretarako, diagnostikotik atera dituzten ondorioak oinarritzat hartuko direla aurreratu dute. Tailerrak eguaztenean (urriaren 2an) hasi eta barixakura (urriaren 4ra) bitartean egingo dira, Portalean, 19.00etatik 21.00etara. Joateko asmoa duenak Errebal2013@gmail.com helbidera idatzita konfirmatu dezake asistentzia.