Errebalgo prozesu partehartzailearen emaitzak aurkeztu dituzte
Miguel de los Toyos alkateak, Mª Jose Telleria Garapen Ekonomikoa, Berrikuntza eta Enplegu zinegotziak eta Errebalgo prozesu partehartzailea koordinatu duten Monodestudio eta M-Etxeko ordezkariek gaur (barixakua, hilak 22) prentsaurrekoan azaldu dituzte herritarrekin batera egindako tailerretatik atera dituzten ondorio nagusiak. Atzo Portalean aurkezpen publikoa egin zuten eta gaur, berriz, 15.00etatik 20.00etara Portalean egongo da lantaldea nahi duenari azalpenak emateko prest. Horrez gain, datorren astean txostena interneten (udalaren webgunean) edozeinek eskuratzeko moduan ipiniko dutela aurreratu dute.
80-90 herritarrekin batera landutako tailerretatik ondorioztatutakoak lau bloke nagusitan laburbildu dituzte: bloke batean eraikinaren kokapena eta beteko duen azalera bereizi dute, beste batean eraikitzen denak inguruarekin izan beharreko erlazioa, hirugarren bloke batean egiten denaren inguruko erabilerak eta, laugarren blokean, kudeaketa nolakoa izan beharko lukeen zehazten dutenak.
Orohar, eta ondorio nagusien arabera, etorkizuneko Errebalen erabilera anitzerako eta ordutegi malguko espazio estali publikoa, merkatu plazako baserritarrak hartzeko tokia eta aparkalekuak egon beharko dira. Eraikinaren azalerak ez ditu 2.000 metro karratuak gaindituko (lurzoruak 3.600 metro karratu dauzka) eta altueran ez du gaindituko El Casco-ren bigarren solairuak duena.
Gauzak horrela, udalak lanak lehiaketara laster aterako ditu, ondorio txostenak jasotako ezaugarriei jarraituko dion betebeharekoen orria prestatu eta jarraian.