Errekatxu berroneratzeko proiektuak argi berdea dauka
2018/07/16
14:09
eta kitto!
Krisiak eraginda 2010. urtean bertan behera laga zen Errekatxu berroneratzeko proiektuari berriro ere heldu dio eraikuntza-enpresa batek, Altuna y Uríak. Asmoa etxe zahar gehienak eraistea eta etxe berriekin urbanizazioa jasotzea da eta, horrekin batera, plaza bat eraiki eta irisgarritasuna modu nabarmenean hobetzea nahi dute.
Lan hauek Bista Eder eta Errekatxu kalearen beheko aldearen artean dauden etxe zein lokaleei (Hirurok taberna dagoen etxeari eta aldamenekoei) eragingo diete eta baita parean dauden etxe zaharrei ere. Etxe horiek bota ondoren, 160 bat etxe berri eraikitzeko asmoa daukate. Horretako 121 salmenta librekoak izango lirateke eta gainontzekoak, berriz, oraingo jabeei ordezko bizitokia eskaintzeko erabiltzea aurreikusi dute. Eraikuntza enpresakoak eta Udal ordezkariak aste honetan bildu dira bota nahi dituzten enpresa eta etxeetako jabeekin, dituzten planen berri emateko eta uda ostean berriro ere bilera egiteko asmoa daukatela aurreratu dute.
Proiektuaren arabera, oraingo bidea desagertu eta Urtzaileko bidearekin lotzeko desbideratuko da; etxebizitza-blokeen atzean geratuko da. Libre geratuko den orubean hiru blokeko urbanizazio bat eraikiko da “U” forman, eta erdian erabilera publikoko plazatxo bat izango du, eta lokal komertzialak.