Errekatxu kalea trafikoarentzat itxiko dute eguaztenean

Errekatxu kalea trafikoarentzat itxiko dute eguaztenean
2015/04/14 00:00
eta kitto!

Udaltzaingotik aditzera eman dutenez, bihar (eguaztena, hilak 15) Errekatxu kalea trafikoarentzat moztuta egongo da goizeko 07.00etan hasi eta 20.00ak arte, asfaltatze beharrak egingo dituztelako. Eta Santaiñes kalea, berriz, egunero itxita egongo da 08.00etatik 20.00etara, datorren barixakura arte (17ra arte), Ipurua zelaiko tribuna berriaren beharren eraginez.