Errepideko lan-istripuak prebenitzeko ´online´ NBEak Teknikerren eskutik
Sistemak aukera ematen du unean bertan langilearen kokapenari eta egoerari buruzko datuak erregistratzeko, adibidez, erorikoa izan duen edo posizio arriskutsuan dagoen, eta alertak bidaltzen ditu, automatikoki kokalekutik gertu dabiltzan ibilgailuei helarazteko, haren osotasun fisikoa babesteko. Joseba Izaguirre Teknikerreko ikertzailearen esanetan, "langileak alerta jo dezake baldintza arriskutsuetan dagoenean, eta, era berean, sistema bere kabuz abisu bat bidaltzeko gai da pertsona arrisku-egoeran dagoela antzematen duenean, hala nola altuera handietan edo muturreko tenperaturetan, behar diren neurriak har daitezen".
Teknikerrek ezagutza eta esperientzia zabala du produktu elektronikoen diseinuan, eta gailu horri ezaugarri egokiak eman dizkio aire zabaleko lan-inguruneetara egokitzeko, arriskugarritasun-baldintzetan, langilearen segurtasuna bermatzeko helburuarekin. Emaitza tresna sendoa da, bildutako informazioa prozesatzeko gai dena, eta, horretarako, langilearen kokapena, egoera eta gailua bera zer baldintzatan dagoen adierazten du. Gainera, bere konektibitateari esker, ACRUXek datuak modu errazean transmiti diezazkieke beste ekipo batzuei eta Google edo Waze bezalako nabigazio-aplikazioak bezalako bilatzaileei.