Errepublikako maistrek egindako lanaren garrantziaz arituko dira biharko bideo-forum saioan
'Emakumeen Istorioak' zikloaren baitan antolatutako saioa Andretxean izango da, 17:00etan, eta sarrera librea da.
2026/01/19
17:24
Silbia Hernandez Arrazola
Pagatxa emakume elkartearen eskutik egiten den Emakumeen Istorioak bideo-forumaren saioa egingo da bihar (martitzena, urtarrilak 20), 17:00etatik 19:00etara bitartean Andretxean. Espainiako Bigarren Errepublikako maistrak izango dira protagonista eta, besteak beste, beraiek egindako lanaren garrantziari buruz arituko dira. Horretarako, Pilar Perez Solanok zuzendutako Las maestras de la Republica dokumentala proiektatuko dute eta, ondoren, Patricia Perex Cotok dinamizatuko duen solasaldia egingo da. Betiko moduan sarrera librea izango da, interesa duten guztientzat.
