Erretzeari lagatzeko terapia-saioak eskainiko ditu Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak Eibarko lokalean
Parte hartu nahi dutenek irailaren 16rako eman beharko dute izena.
2024/09/10
18:47
eta kitto!
AECC-Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak tabakoa erretzeari laga nahi dutenei laguntzeko terapia-saio berriak antolatu ditu. Zerbitzua doakoa da eta elkarteak Eibarren duen egoitzan eskainiko dituzte saioak, eguenetan, 11:00etatik 12:00etara. Terapia-saioak banakakoak edo taldekoak izan daitezke, eta tabakismoan aditua den psikologo batek zuzenduko ditu beti. Parte hartu nahi dutenek irailaren 16rako eman beharko dute izena.
Modalitate presentzialarekin batera, saioak online egiteko aukera ere badago. Eta mugikorretarako aplikazioa ere eskaintzen du elkarteak: “RespirApp” erretzeari uzteko AECCren doako aplikazioak lau asteko prozesu osoa eskaintzen du. Informazio gehiago nahi izanez gero, elkartearen webgunean begiratu.