Medikuen grebak eragina du Debabarrenean

SMU sindikatuak deituta, azaroaren 16tik 27ra egingo dute greba Espainiako Estatuan eta autonomia erkidegoetan, lan baldintza hobeak eta medikuen estatutu propioa eskatzeko.
Medikuen grebak eragina du Debabarrenean
2026/11/19 14:12
Irati Alvarez Malaxetxebarria

SMU sindikatu berriak medikuak grebara deitu ditu azaroaren 16tik 27ra, Espainiako Estatuan zein autonomia erkidegoetan. Lan baldintza hobeak eta medikuen estatutu propioa eskatzen dituzte, eta, grebaren bidez, Espainiako Gobernuari eta autonomia erkidegoetako administrazioei negoziazioan aurrera egiteko eta konponbideak bilatzeko eskatu nahi diete.

Debabarreneko hainbat medikuk bat egin dute greba deialdiarekin. Hala ere, gutxieneko zerbitzuak bermatzen ari dira.