Errigorako bi otar zozketatuko ditugu

Errigorako bi otar zozketatuko ditugu
2024/02/27 eta kitto!

Nafarroa hegoalde eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak, fruitu lehorrak eta bestelako produktuak dituzten Errigora proiektuaren bi otar zozketatuko ditugu.

Martxoaren 13an amaituko da zozketan parte hartzeko epea. Saridunak martxoaren 15ean jakinaraziko ditugu ...eta kitto! Euskara elkarteko sare sozial eta web-orrian.

Oso erraza da,  formulario hau bete eta zozketan sartuko zara.

Aurtengo kanpainari buruzko informazio gehiago albiste honetan irakur dezakezue.