Errigoraren produktuak eskatzeko azken eguna
Otsailaren 25ean abiatu eta gaur, martxoak 13, amaituko da udaberriko Errigoraren kanpaina, Eutsi gureari! lelopean. Nafarroa hegoalde eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak, fruitu lehorrak, ardoak eta bestelako produktuen eskaerak Errigoraren webgunean (errigora.eus) zein telefonoz (848 87 12 23 zenbakira deituta) egin daitezke. Produktuak Eibarren bertan jaso ahal izango dira, maiatzaren 14an, Untzaga zine zaharrean, 17:00-20:00 bitartean
Bi otarren zozketa martxan
etakitto.eus atarian Errigoraren bi otarren zozketa daukagu martxan. Gaur bertan amaituko da zozketan parte hartzeko epea. Saridunak martxoaren 15ean jakinaraziko ditugu ...eta kitto! Euskara elkarteko sare sozial eta web-orrian.
Oso erraza da, formulario hau bete eta zozketan sartuko zara.
Aurtengo kanpainari buruzko informazio gehiago albiste honetan irakur dezakezue.