Errugbiko talde nagusiek galdu egin zuten azken asteburuan

Errugbiko talde nagusiek galdu egin zuten azken asteburuan
2023/01/18 19:18
eta kitto!
Ez zituzten partidu errazak izan -hori ere ulertu behar da-, baina Ohorezko Mailan jokatzen duen emakumezkoen taldeak eta Euskal Ligan jokatzen duen gizonezkoenak amore eman behar izan zuten azken asteburuko norgehiagoketan. Eibar Rugbyk 50-12 galdu zuen Sevillan bertako Corteva Cocos liderraren aurrean eta, horrela, ezin izan zien azken bi garaipenei segida eman. Zapatu honetan Sant Cugat izango dute aurkari Kataluniako lurretan, 16:30ean hasiko den partiduan. Neurketa hori ere ez da erraza izango, kataluniarrak aurretik direlako sailkapenean.

Gioznezkoen taldeak ere ez du ondo hasi igoerako bigarren fasea eta, bi partidutan, orain arte puntu bakarra eskuratu du. Azken jardunaldian 34-26 galdu zuen Sarako Izarrarekin. Asteburu honetan ez dute partidurik izango eta hurrengoan Elorrioko Betsaide hartuko dute Unben.