Ertzaren dantza ikuskizuna gaur iluntzean Coliseoan
2014/10/17
00:00
eta kitto!
Gaur (barixakua, hilak 17) 20.30etan N.A.N. dantza ikuskizuna eskainiko du Ertza konpainiak Coliseo antzokian (6 euro). Ia ordubeteko iraupena izango duen lana, "Asier Zabaletak bere herriarekin aurrez aurre jarri eta hainbat aitorpen egiteko beharretik sortutakoa" dela diote sortzaileek. Aurreratu dutenez, "dantza garaikidea, testua, bideoa eta zuzeneko musika uztartuz, nortasunaren eta nazionalitatearen mugetatik at eginiko bidaia eszeniko baten aurrean" ipiniko ditu ikusleak. Iñar Sastre piano-jotzailearen laguntzarekin, herria, nazioa edo aberria bezalako kontzeptuen inguruan dantzaren bidez hausnartzeko gonbidapena egingo dute gaurko ikuskizunean eta zuzeneko emanaldiari Iker Urteagaren bideoaren proiekzioarekin lagunduko diote.