Eskolarteko Antzerki Erakusketak sei antzezlan bikain ekarriko dizkigu
Gaur (astelehena, hilak 27) aurkeztu dituzte udaletxean Debabarreneko Eskolarteko XXXI. Antzerki Erakusketa osatuko duten antzezlanak: maiatzaren 9tik 27ra bitartean bereziki umeentzat sortutako sei lan ikusteko aukera izango da Hezkuntza Esparruko antzokian eta Coliseoan. Udalak, Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroak eta Narruzko Zezenek antolatutako egitaraua Antzerki Jardunaldien luzapena izatea nahi dutela adierazi dute prentsaurrekoan eta, Juan Ortegak behin eta berriz azpimarratu duenez, "pena litzateke jendeak horrelako aukera bikaina ez aprobetxatzea". Egitaraua jarraian:
- Maiatzak 9
"Sueños de arena" (Ytuquepintas), 17.00etan, Coliseoan (5 euro).
- Maiatzak 12
"Codigo postal 00" (Engruna Teatre), 15.00etan Hezkuntza Esparruan.
- Maiatzak 18
"Kontu kontari" (La Enana Naranja), 15.00etan Hezkuntza Esparruan.
- Maiatzak 20
"El sobrino de Mélies" (Cachivache), 15.00etan Hezkuntza Esparruan.
- Maiatzak 26
"Entre pícaros anda el juego" (La Quimera de Plástico), 15.00etan Hezkuntza Esparruan.
- Maiatzak 27
"Bolaluma" (Kixka), 15.00etan Hezkuntza Esparruan.