Eskozia La Brava lagunarteak jai erraldoi batekin ospatuko du bere 25. urteurrena

Uztailaren 11n, larunbata, egun osoko jaia egingo du mota guztietako ekintzekin
Eskozia La Brava lagunarteak jai erraldoi batekin ospatuko du bere 25. urteurrena
2026/07/02 13:01
Ekhi Belar Errasti

Mende laurdena bete du aurten Eskozia La Brava lagunarteak eta, hori ospatzeko, jai handia egingo du uztailaren 11n. Futbola (ia) albo batera laga eta jai giroan murgilduko da Eskozia La Brava egun osoko egitarauarekin eta musikarekin errematatuko du eguna, Painapple, Urkari eta Lordwitch taldeek kontzertua joko baitute.