Eskualdeko gaztagileak bilduko dituen azoka egingo da bihar goizean Untzagan
2022/10/21
12:15
eta kitto!
Eibarko Udalak eta Debemen Debabarreneko Landa Garapen Elkarteak antolatuta, bihar goizean Debabarreneko Gazta Azoka egingo da Untzagan, 10:00etatik 14:00ak bitartean. Beste batzuetan egindakoaren bidetik, gure eskualdeko gaztagileen produktuak eskainiko dituzte bertan, probatu eta erosi nahi dutenentzat. Debabarreneko bost gaztagilek hartuko dute parte oraingoan: Mutrikuko Goienetxe (ardi gazta), Elgoibarko Mausitxa (ardi gazta), Eibarko Sosola (ardi gazta ekologikoa), Soraluzeko Egotza (ahuntz gazta) eta Mallabiko Mallegoi (Axeleku behi gazta). Beraiekin batera, Elgoibarko Lizagasarrek sagar zukua eta sagardoa ipiniko ditu salgai.
Azoka zabaldu eta, berehala, gazta dastaketa hasiko da eta artilearen kardatu eta irutea bertatik bertara ezagutzeko aukera egongo da, asmo horrekin egingo den erakustaldian. Gainera, 11:00etan eta 12:30ean gaztagintza tailerrak eskainiko dituzte eta, azoka girotzen, Musika Eskolako trikitilariak eta Lekim Animazioak taldekoak arituko dira.