Eskubide sozialak eta lan duina aldarrikatzeko kontzentrazioa
2012/11/26
00:00
eta kitto!
Gaur, (eguaztena, hilak 28) kontzentrazioa egingo da Untzagan 18.30etan. Euskal gehiengo sindikalak eta eragile sozialek lan duinaren eta eskubide sozialen aldeko mobilizazioak iragarri dituzte gaur hasi eta 30era bitartean hainbat herritan eta Eibarko deialdia horren harira egindakoa da. Herrialde mailako manifestazioak ere egingo dira, 28an Iruñean (19.00etan autobus geltoki zaharrean) eta 30ean Bilbon (18.30etan Jesusen Bihotzean), Donostian (19.00etan Bulebarrean) eta Gasteizen (19.00etan Bilbo Plazan).