Eskulturak eta margolanak biltzen dituen "2 begirada" erakusketa gaur inauguratuko dute

Eskulturak eta margolanak biltzen dituen "2 begirada" erakusketa gaur inauguratuko dute
2021/02/12 10:05
eta kitto!
Gaur arratsaldean zabalduko dute “2 begirada” (“2 miradas”) izeneko erakusketa Portalean. Bertan bi artistaren lanek, Aitor Etxeberriaren eskulturek eta Aitor Sarasketa- ren pinturek, bat egingo dute, areto bakarrean, elkarrekin ikusteko aukera eskainiz. Martxoaren 7ra arte joan daiteke ikustera, martitzenetik domekara, 18:30etik 20:30era.