Estaziño eta Azitain arteko trenbide-zatia estaltzeak zarata murriztuko duela dio Udalak
Txostena ACC Centro de Acústica Aplicada enpresak egin du, Euskal Trenbide Sareak (ETS) esleituta, eta aurreko eguenean aurkeztu zituzten azterlanaren ondorioak udaletxean, estaldura eremutik gertu dauden etxebizitzetako bizilagunei aurkeztu ondoren.
Albistegik azaldutakoari jarraituta, azterlana egiteko lau tartetan (geltokiaren inguruan, Barakaldo kaleko 27. zenbakitik Electrocicloseko etxeen inguruan, Eguzki-Begi inguruan eta Azitaingo geltokiaren inguruan) hainbat neurketa egin dituzte eta, ondorioztatu dutenez, zarata gehien gauez egoten da, salgaien trenek eraginda.
Hala ere, proiektuaren eraginpean dauden eraikin guztietan Kalitate Akustikoaren Helburuak (KEB) betetzen direla nabarmendu zuten, estaldura-lanak amaitu ondoren ere beteko direla gaineratuta: “Azterketaren emaitzek erakusten baitute pasealekua eraikitzeko proiektuaren eraginak onura akustikoa dakarrela, bai pasealekuaren plataformaren pantaila-efektuagatik, bai alboko hesiengatik. Azken hori bereziki eraginkorra trenbide-kotaren azpian geratzen diren fatxadetarako”.