Estaziño eta Bittor Sarasketa kaleak itxi dituzte, gas-ihes baten ondorioz
Suhiltzaileak arazoa lehenbailehen konpontzeko lanean ari dira.
2026/07/08
11:58
Silbia Hernandez Arrazola
Bittor Sarasketa kalean, behin-behineko aparkalekua egon zen tokian etxeak eraikitzeko hasi dituzten lanetan, gas-hodiren bat zulatu dute eta, horren ondorioz, gas-ihesa gertatu da. Hori dela eta, suhailtzaileei deitu eta une honetan arazoari konponbidea emateko lanean ari dira. Bien bitartean, Estaziño eta Bittor Sarasketa kaleak erabat itxi ditu Udaltzaingoak, trafikoarentzat zein oinezkoentzat, suhiltzaileei lana errazte aldera. Ihes egin duen gasa jendearentzat kaltegarria izan daitekeela, buruko mina eman dezakeela ere adierazi dute.


