Estaziño kalea trafikoarentzat itxiko dute martitzenetik barixakura, galtzada konpontzeko
2024/03/25
11:44
eta kitto!
Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, bihar (martitzena) goizean goizetik itxiko dute Estaziño kalea trafikoarentzat, galtzada konpontzeko lanak egiten hasteko. Mozketa hau hilaren 26ko (astearetea) lehen orduan egingo da, eta martxoaren 29ra arte (barixakua) mantenduko da. Estaziño kaletik, Bittor Sarasketa kalearen 12. zenbakiraino, zirkulazioa bi noranzkoa izango da. Blas Etxeberria, Pagaegi, Muzategi eta Ibargain kaleetarako ibilgailuen sarbidea Jardiñeta kaletik egingo da, eta irteera Matsaria kalerantz izango da. Kontuz ibiltzeko eta seinaleei arreta jartzeko eskatu dute.