Estaziñoko sarbidea itxiko dute bihar, etzi eta etzidamu, Ermua-Eibar noranzko errailean

Estaziñoko sarbidea itxiko dute bihar, etzi eta etzidamu, Ermua-Eibar noranzko errailean
2023/07/17 17:17
eta kitto!
Euskal Trenbide Sareak Estaziño eta Azitain artean trenbidea estaltzeko lanetarako kontratatu duen enpresak N-634 saihesbidean bide-mozketa egin behar duela jakinarazi dute alkatetzatik. Hiru egunetan, bihar, etzi eta etzidamu, Estaziñoko sarbidea itxita egongo da, Ermua-Eibar noranzko errailean, alde horretan dagoen parkean egingo diren lanen ondorioz. Zehaztu dutenez, “lan hauek lanorduetan egingo dira, 07:30etik 19:30etara, eta, beraz, ordutegi horretatik kanpo, ibilgailuak normaltasunez igaro ahalko dira. Zentzu honetan, Ermutik igarotzen diren ibilgailuek beste edozein sarbide hartu beharko dute Eibarrera sartzeko aipatutako ordutegian”.