Esteban Orozen margolariaren master class-a gaur Portalean

Esteban Orozen margolariaren master class-a gaur Portalean
2023/12/19 09:37
eta kitto!
Gaur arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Esteban Oroz eibartarrak pintura erakustaldia eskainiko du Portaleako areto nagusian, olio-pinturan zentratuta. Horrelako ekitaldi asko egin ditu aurretik ere gure herriko margolariak eta, koadroa margotzen duen bitartean, margoketa prozesuari buruzko azalpenak emango ditu, bai eta ikusleen galderei erantzun ere. Eibarko Artisten Elkarteko partaideak sari asko irabazi ditu inguruko lehiaketa gehienetan eta oso eskuzabala da egiten duena besteoi gerturatzeko ahaleginean.