Esther Fernandez de Maruriren margolan erakusketa zabalduko dute bihar Topalekuan
2017/11/02
12:32
eta kitto!
Barixaku arratsaldean, 19:00etan zabalduko dute Esther Fernandez de Maruriren margo erakusketa Topalekuan. Azaroaren 19ra arte martxan egongo den erakusketa ikustera joan nahi dutenek ohiko ordutegian izango dute horretarako aukera: astegunetan, 19:00etatik 21:00etara eta zapatu eta jaiegunetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.
![Esther-Fdz.-de-Maruri-Topalekuan.jpg Esther Fdz. de Maruri Topalekuan](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/esther-fdz.-de-maruri-topalekuan.jpg/@@images/image-0-fb55201c03d79beedf0bfa7ef45e593e.jpeg)