Etiopiako ahotsak bertatik bertara entzuteko aukera izango dugu gaur Kultun

Egoaiziak ‘Buna: Voces tras el silencio’ argazki-erakusketa inauguratuko du Kunom Hailuk Etiopiako 4yBIN GKEren zuzendariak gidatuko duen bisitarekin
Etiopiako ahotsak bertatik bertara entzuteko aukera izango dugu gaur Kultun
2025/06/05 11:52
eta kitto!

Astelehenean ‘Buna: Voces tras el silencio’ argazki-erakusketa zabaldu zuten Arrate Kultur Elkartean, eta gaur egingo da inaugurazio-ekitaldia. Horretarako, ekitaldi berezia antolatu dute, Kunom Hailuk Etiopiako 4yBIN GKEren zuzendariak bisita gidatuko baitu 18:00etatik aurrera.

Jarraian, BUNA dokumentalaren proiekzioa egingo da, eta ondoren solasaldi ireki bat, zuzendariarekin eta herriko ordezkariekin. Amaitzeko, Etiopiako gastronomia-produktu tipikoen dastaketa egingo da, eta baita kafearen inguruko zeremonia tradizional bat ere

Erakusketan Ximena Borrazas, Edgar Gutierrez eta Iñaki Luis (dokumentalaren egilea) argazkilari ezagunen lanak ikusi ahal izango dira. Egoaiziakoek azaldu dutenez, “horien bitartez, irudi eta testigantzen bidez, Hegoalde globalean isilarazitako ahotsei leiho bat irekitzeaz gain, kulturarteko elkarrizketa bultzatuko da herrian”.