Etiopiako artisten zirkua ikusi ahal izango da bihar Untzagan

Etiopiako artisten zirkua ikusi ahal izango da bihar Untzagan
2023/09/15 12:06
eta kitto!
Greed” (zekenkeria) kale-ikuskizuna antolatu du Kultura sailak biharko, 19:30ean Untzagan. Diotenez, “Kiné Circus Etiopia proiektuak zirkoa erabiltzen du giza izaera, artea eraldaketa sozial gisa aztertzeko, benetako nortasun kultural etiopea txertatuz, eta Addis Abeban gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden haur eta gazteei aisialdirako eta garapenerako gune bat emateko helburuarekin sortu zen”.