Etzi Film Laburren Jaialdiko laburmetraiak izango dira ikusgai Antzerki Jardunaldietan
2025/03/25
10:48
eta kitto!
Eibarko Antzerki Jardunaldietako 48. edizioaren erdia pasata, eguenean “Antzerkia Zineman” saioaren ordua helduko da. Bertan, antzerki lanen ordez, Coliseok Asier Errasti 25. Film Laburren Jaialdiko laburmetraiak eskainiko dituzte. Hori dela-eta, Plano Corto elkarteak film labur hauen proiekzioa proposatzen du: Rodrigo Sorogoienen “Madre” (18 minutu), Sandra Gallego eta Pilar Gomezen “Colorado” (15 minutu), Fernando Tatoren “Te quiero demasiadas veces” (3 minutu), Jone Arriolaren “Dena asmatuta dago” (15 minutu), David R. Losadaren “Mosquito” (16 minutu) eta Victo Devesaren “Casting” (7 minutu). Zine proiekzioa arratsaldeko 19:00etan hasiko da.