Etzi “Los lunes al sol” tragikomedia ikusgai Antzerki Jardunaldietan
Film ahaztezinaren antzerki-egokitzapena da, gure gizartearen desberdintasunei buruzko gogoeta
2025/03/31
12:29
eta kitto!
Madrilgo GG Producción Escénica y Teatro del Nómada konpainien eskutik, eguazten honetan 105 minutuko “Los lunes al sol” tragikomedia ikusi ahal izango da Coliseon, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Javier Hernandez-Simonek zuzendutako obran zortzi antzezlek hartzen dute parte: Yune Nogueiras, Marcial Alvarez, Jose Luis Torrijo, Fernando Cayo, Fermi Herrero, Fernando Huesca, Cesar Sanchez eta Lidia Navarrok.
Film ahaztezinaren antzerki-egokitzapena da, gure gizartearen desberdintasunei buruzko gogoeta. Modu errealista eta hunkigarrian erakusten dizkigu lan-merkatu lehiakor eta aldakor batean lana aurkitzen saiatzen garenean bizi izaten ditugun eguneroko borrokak, frustrazioa eta etsipena.