[Karikaturak] Eulogio Garate

[Karikaturak] Eulogio Garate
2023/08/24 16:50
eta kitto!

Eulogio GarateKanposantoaren beheko aldean, Bista Eder kaletik berehala aurkitzen da Eulogio Garate izeneko kalea. Eulogio Garate (1889ko irailaren 13an jaioa) eibartar jatorra izan zen, industria-gizon bikaina. Bere ekintzarik handiena armagintzan beharrean ziharduen G.A.C. bizikleta fabrika bihurtzea izan zen (eibartarrrentzat "Kurriuanekua", Arragueta kalearen hasieran, Arikitxaneko zubiaren ertzean zegoena). Ikusirik fabrikazio berri horrek etorkizuna zeukala, Orbeak, B.H.-k eta gero beste fabrika batzuk Eulogio Garaten bideari  jarraitu zioten. Horrek aberastasun handia ekarri zuen eibartarrentzat. Eulogio Garate Errepublikako  denboran kontzejala izan zen, eta 1937. urtetik aurrera erbesteratua bizi behar izan zuen, Frantzian lehenengo eta Argentinan ondoren. Han "Kometa" eskopeta fabrika sortu zuen Luis Ormaetxearekin batera. 1953. urtean lortu zuen Eibarrera bueltatzea, eta bere  bizitzako azken hamabi urteak hemen igaro zituen.


Karikaturaren egilea: Fernando Esnaola (Eibarko Dibujo Eskola)