Euri txikia egingo du eta zaparradak botako ditu

Hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da eta bolada gogorrak izango dira
Euri txikia egingo du eta zaparradak botako ditu
2026/10/21 09:50
eta kitto!

Zerua tarteka oso hodeitsu egongo da. Gauean hodeiak gutxituko dira. Goizean goizetik aurrera euri txikia egingo du eta zaparradak botako ditu; gauean atertzera egingo du.

Hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da eta bolada gogorrak izango dira. Goizak aurrera egin ahala haizea mendebal/ipar-mendebaldera aldatuz joango da; ahul-bizi ibiliko da bolada gogorrekin. Arratsalde-gau partean haizeak indarra galduko du eta hego-mendebalderantz aldatuz joango da.

Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira.

 

Iturria: Euskalmet