Euripean jardun zuten aire zabaleko pintura lehiaketan
2013/11/18
00:00
eta kitto!
Eibarko Artisten Elkarteak antolatutako XXXVI. Aire zabaleko pintura lehiaketa atzo (domeka, hilak 17) jokatu zen eta, eguraldia kalean margotzen egoteko benetan eskasa izan arren, 54 artistak hartu zuten parte. Goizean margotutako lan guztiak jaso eta begiratu ondoren, Leire Kareaga, Jose Antonio Azpilikueta, Angel Güenaga, Jose Agustin Larrañaga eta Dionisio Muruak osatutako epaimahaiak Leticia Gaspar (Plentzia), Eduardo Alsasua (Gasteiz), Julio Gomez (Leioa) eta Juan Jose Altuna (Bergara) saritu zituen helduen mailan; 18 urtera artekoen mailan, berriz, lehen saria Ane Lopezek jaso zuen eta bigarrena Igor Bilbaori eman zioten; eta 12 urtera arteko mailan, Malen Azurmendik eta Maitane Camposek jaso zuten saria.