"Euskal Dantza" liburua idatzi du Oier Araolazak

"Euskal Dantza" liburua idatzi du Oier Araolazak
2012/09/20 00:00
eta kitto!

Etxepare Institutuak eskatuta, Euskal dantza liburuska idazi du Oier Araolaza Arrieta eibartarrak. Egunotan jendaurrean aurkeztu den lana euskal kulturari eskainitako 12 liburuko bildumaren baitan argitaratu du Etxepare Institutuak. Liburuska laburrak dira, hiru hizkuntzatan (euskaraz, gazteleraz eta ingelesez) idatziak eta argazki askorekin.