Euskal gatazkari buruzko antzezlana
2015/04/24
00:00
eta kitto!
Gaur (barixakua, hilak 24) 20.30etan Proyecto 43-2 taldeak "La mirada del otro", Euskal Herriko gatazkari buruzko triologiarako sortu duen bigarren lana estreinatuko du Coliseo antzokian. Aurreko lanean gaiaren inguruko pertzepzioak islatu zituzten eta bigarren honetan, berriz, ETA-ko kide ohien eta biktimen arteko topaketak dokumentatu nahi izan dituzte. Horretarako aurrelan handia egin dute, besteak beste Txema Urkijo, Maixabel Lasa, Jaime Arrese, Iñaki Garcia Arrizabalaga eta beste hainbatekin elkarrizketak eginda. Ruth Cabeza, Pablo Rodriguez eta Maria San Miguel antzezleek Chani Martinen zuzendaritzapean jardungo dute. Sarrerak 8 euro balio du.