Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurreko saio bat Eibarren jokatuko da

Urriaren 31n izango da, Ipurua kiroldegian, eta Alaia Martin eta Nerea Ibarzabal izango dira bertan, besteak beste
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurreko saio bat Eibarren jokatuko da
2026/06/15 16:55
Ekhi Belar Errasti

Irailaren 19tik abenduaren 20ra jokatuko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa. 50 bertsolarik hartuko dute parte bertan eta 15 saio egingo dira guztira. Hazparnen jokatuko da lehen saioa eta Iruñean finala, Nafarroa Arenan, abenduaren 20an, eta Eibarren ere geldialdia egingo du.

Finalaurreko saio bat egingo da Eibarren, urriaren 31n, Ipurua kiroldegian, 17:00etatik aurrera. Oraindik lehen kanporaketak jokatu behar dira saioa nortzuk egongo diren jakiteko, baina Alaia Martin Etxebeste eta Nerea Ibarzabal Salegi sailkatuta daude dagoeneko. Saioa Aguraingo eta Hazparneko irabazleek eta lehen fase horretan, puntuazioz 5. eta 8. postuan amaitzen duten bertsolariek osatuko dute.

Saio guztietarako sarrerak ekainaren 17an jarriko dira salgai bertsosarrerak.eus helbidean. Bestalde, antolatzaileek jakinarazi dutenez, bertsozale Elkartearen bazkideek finalerako sarrera erreserbatuta izango dute ekainaren 17tik 24ra.