Euskal Herriko Gazte Orkestraren entsegu irekia hartuko du gaur Uniak

Euskal Herriko Gazte Orkestraren entsegu irekia hartuko du gaur Uniak
2014/12/30 00:00
eta kitto!

Gaur (martitzena, hilak 30) 17.00etan Euskal Herriko Gazte Orkestrak nahi duten guztientzat zabalik egongo den entsegua egingo du Hezkuntza Esparruko antzokian. Juan Jose Oconek zuzentzen duen orkestrako gazteak egunotan Eibarren daude, neguko kontzentrazioan, hemendik egun batzuetara Bilbon, Donostian eta Gasteizen eskainiko dituzten kontzertuetarako prestatzen eta, beste batzuetan bezala, Eibarren daudela aprobetxatuta nahi duenak entsegu orokorraz gozatzeko aukera izango du. Egunotan Charles Chaplinen The Kid (El Chico) pelikulako soinu banda lantzen ari dira eta gaurko entsegua ikustera doazenek filma ikusi eta, aldi berean, soinu bandako musika zuzenean entzungo dute.